4 Zutabeak

Calzada Egoitza 4 Zutabeak

“Eraikin” preziatu orotan “zimendu” batzuk daude eta horien gainean “zutabe” batzuk altxatzen dira zeinetan eraikina sostengatu eta finkatuko den. “Eraikina” zenbat eta garrantzitsuagoa izan, zutabeen edo euskarrien sendotasun eta korrelazio mailak hobeak izan beharko dira.

Fundazioaren gestio nagusian esku-hartzen duten lau kolektiboak dira:

 

Patronatu Batzordea Calzada Egoitza Fundazioaren amaiera arduraduna da. Honek gestioan eta zerbitzuan zuzenean kolaboratzen du ondorengoekin:

  • Ekonomia-Finantza Batzordea.
  • Obrak-Ekipamendua Batzordea.
  • Kalitatea-Prebentzioa Batzordea.
  • Jarduera Juridikoen Batzordea.
  • Kultura-Komunikazioaren Batzordea.

Karitatearen Alabak (HHCC-KKAA) egoiliarrekin batera egoitzan bizi dira, eta horrek egoiliarrentzat eta haien familientzat erreferentzia bihurtzera daramatza. Aldi berean euren Bizentziar Balioak (San Vicente de Paúlen izenean) eransten dituzte gainerako Zutabetan. Zentroaren zuzendaritza Karitatearen Alaba batek betetzen du. HHCC-KKAA izendatuek Calzada Egoitza Fundazioan euren zerbitzua 1892tik ematen ari dira. Aldi berean fundazioan horrenbeste baloratzen den sostengu espirituala emanez.

Langileek halaber adinekoei “lehenengo lerroan” arreta emateko Zutabea osatzen dute. Izan ere, euren maitasunarekin eta adeitasunarekin egoiliarrei bakea eta bizipoza ematera datoz, haiek duintasun eta errespetu apartarekin tratatuz.

Boluntarioak, euren ekarpen ezberdinekin: antzerkiak, musika taldeak, dantzak, literatura lehiaketak, ibilaldiak, festak, pedikuroa, akonpainamenduak, paseoak, marrazkia eta pintura,  fede taldea, jarduera ludikoak, ortuko eta lorategiko zereginak, etab., Egoitzari bereizgarri garrantzitsua ematera datoz.

Nabarmentzekoa da Langileen Zutabeko profesional ezberdinek boluntariotzan betetzen duten zeregin bikaina. Ondorengo jardueretan parte hartuz:

  • Animazio Talde Liturgikoa
  • Prentsa taldea
  • Hirugarren munduarekiko sentsibilizazio taldea
  • Marrazkia eta pintura
  • Jarduera ludikoak
  • Jarduerak animaliekin
  • Antzerki jarduerak
  • Abesbatza
  • Pastoral taldea (animazio talde liturgikoa, Fede taldea)

Valores residencia calzada

Equipo Residencia Calzada 

FRC-ren Plan Estrategikoan jasotzen den bezala, “Lau Zutabeak” antolaketa eta zerbitzu guztia sostengatzera datoz, Misioa behar bezala bete ahal izateko.

Esan daiteke “Lau Zutabeak” gehien uztartzen dituena “Bizentziar Izpiritua” dela, zein Lau Zutabeak osatzera datozen pertsonen arteko harremanetan islatuko den, umiltasuna, apaltasuna eta benetako maitasuna direla medio. Baina “Bizentziar Izpirituak” aldi berean egoiliarrak harrokeriarik gabe eta apaltasunez tratatzea eskatzen du, itxurakeriarik gabe eta umiltasunarekin, norberekoikeriarik gabe eta maitasun entregatuarekin. Karitatearen Alabek gainerako “Zutabeei” transmititzen jakin izan duten Izpiritua da.

“Lau Zutabeek” 2010. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jasotako Utopia Sariarekin kontatzen dute.

Calzada Egoitza Fundazioaren uste irmoa da “Lau Zutabetan” oinarritutako proiektua gure abantaila diferentzial nagusia dela.